XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): aho aroko aho heltzailearen lekua hartu behar du uzki aroko eskuen ahoak.

Baina, egite teknologikoaren atseginera hondakinen atseginaren sublimazioz bakarrik hel gaitezke.

9.3. Pultsioak gorputz eskemaren moduan egituratutako sustrato biologikotik irteten dira.

Pultsio horiek fantasmen adierazpidea aurkituko badute, gorputz irudiaren bitartez izan behar du.

Gorputz irudian desira ere sartzen da, ez premia bakarrik.

Gizakiak modu narzisikoagoz bizi ditu bere gorputz irudiari elkartuak doazen desiraren bultzadak, bere gorputz eskemaren kitzikapenei lotuak doazen atsegin eta sofrikario sentzazioak baino.

Desira hitzez, irudiz eta fantasmaz ase daiteke.

Ase daiteke asebete gabe.

Premia, ordea, ezin luzapenetan utz daiteke, denbora jakin batez izan ezik.

Gorputzean asebete behar da.

Bestearekiko hizkuntz harremanetan eraikitako gorputz irudia da elkarrarteko komunikazioaren bitarteko eta zubia.

Hizkuntzaren bidez gorputz irudian antolatzen dira desirak; hitzik gabeko heziketan gorputz irudiak ez du subjektuaren sinbolismoa egituratuko.

Gorputz eskema gorputz iruditik bereizia dagoenean, espazio eta denboraren haustura moduko bat sortzen da eta haustura horretan, bere errealizazio posibletik bereizitako desira baten imajinarioan lerratzen da haurra.